(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

‘ELKANO BATTELA, XUMEA BAINA GUREA’, KONTAKIZUN ETA MUSIKA IKUSKIZUNA.

‘ELKANO BATTELA, XUMEA BAINA GUREA’, KONTAKIZUN ETA MUSIKA IKUSKIZUNA.

Ast, 31/05/2021 – 13:44

Fecha:
Larunbata, 5 Ekaina, 2021 – 19:00
‘Elkano battela, xumea baina gurea’, kontakizun eta musika ikuskizuna.

Koldo Amestoy kontalari, Nerea Alberdi konpositore eta Kepa Elgoibar musikari… Hirukotean asmatu, landu eta plazaratu sorkuntza…

Ikuskizun hau Getariako Juan Sebastian Elkano esploratzailearen mundubira balentriak inspiraturikoa da. Behin, battela barku ttiki hori itsasoratzen da, kaio bat gidari daukala eta Lutxi neska gaztea lemazain. Honek eginkizun berezi bat burutu behar duenez, itsasoan zehar nabigazio bidea jarraitzeko, iparrorratz arraroa erabiltzen du: larruzko pilota bat. Ozeanoak zeharkatuz doazela, itsasalde berri batetik uharte ezezagun batera, hiru ibiltariok bidenabar, hainbat ustekabe eta gertakarien lekuko izango dira…

Aurkezpen honek asmakizun bat diruri? Bai, halaxe da! Bidaiaren bukaerak argituko digun benetako enigma baita. Nerea musikariak, asmatutako doinuekin akuilatzen duena, Kepak bere kantu et amusikekin suspertzen, eta Koldok herri ezberdinetako kontakizunen haritik eramaten!…

Zuzeneko ekitaldian: Koldo Amestoy, kotalari / Nerea Alberdi, bibolin eta biola melodika eta musika tresna ttiki jole / Kepa Elgoibar, akordeoi eta kitarra jole, kantari eta perkusiolari.

Edukia: Mundu zabaleko hainbat kontakizun eta kondaira. Mundubirak topatu zituen eskualdeetako musika herrikoietan oinarriturik, doinu eta erritmo sorkuntzak.

Publikoa: helduei zuzendua.

Iraupena: 75′

19:00etan, Iturzaeta aretoan.

Gonbidapenak, turismo bulegoan, ekainaren 1etik aurrera.

info+: ‘Elkano battela, xumea baina gurea’ estreinatuko da ekainaren 5ean Getarian