(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

AHO BATEZ ONARTU DA GETARIAKO APARKALEKUEN BEHIN BEHINEKO ORDENANTZA

AHO BATEZ ONARTU DA GETARIAKO APARKALEKUEN BEHIN BEHINEKO ORDENANTZA

Ast, 31/03/2021 – 13:31

Ordenantza berria 2020ko udan, Udal Gobernuak martxan ipinitako ereduan oinarritzen da.

  • HELBURUAK:

Oinarrian, ordenantza hau, Getarian bizi eta lan egiten dutenei aparkatzeko lehenatsuna ematera dator; aldiz, bisitariak modu ordenatu batean, portuko eremura bideratzen ditu denon erosotasunerako; hala ere, herrigunean hainbat aparkaleku libre ere mantenduko dira, Herrerieta eta Sahatsaga kaleetako hainbat tokietan adibidez. Gainontzeko kaleak baimenduentzat izango dira.

  • PROZESUAREN HASIERA:

2020ko uda hasieran, pandemiak eraginda, herrigunean aparkatzeko lehentasuna herritarrentzat izateko aparkaleku sistema froga moduan ipini zuen Udal Gobernuak.

Udara amaieran, udaltzainekin eta teknikariekin balorazioa egin zen, eta sistema hori behin betirako ezartzearen aukera ontzat eman zen; hau da, balorazioa positiboa izanik udal gobernuak eredu hori ezartzea erabaki zuen.

  • ELKARLANAREN EMAITZA:

Duela hilabete batzuk udal gobernuko kideak, oposizioko zinegotziak, udaltzainak eta udaleko langileak ordenantzarenzirriborroa egiteko elkarlanean hasi ziren. Helburua ordenantza berria guztien ekarpenekin aberastea zen. Udal gobernu honen ustez hori lortzeko bidean dago; guztion ekarpenekin osatutako ordenantza zirriborroa egin da eta plenora eraman da behin behineko onarpenerako.

Eskerrak eman nahi dizkiogu parte hartu duten guztiei; Juan Mari et Pili udaltzainei, Juan Luis eta Markox udal teknikariei, Maria Zendegi, gure idazkari berriari, EAJko zinegotziei eta EH Bilduko udal talde osoari.

Azken fienan ariketa kolektibo bat burutu dugu eta ziur gaude herritarren onerako izango dela.

  • ORDENANTZAREN EZAUGARRI AZPIMAGARRIENAK
  1. Ordenantzan bi denboraldi bereiztu dira:

    1. Urriaren 1etik maiatzaren 30era. Aldi honetan ez da baimenduentzat mugatutako aparkalekurik egongo.

    2. Ekainaren 1etik iraialren 30 arte. Aldi honetan aparkamendu mugatuen sistema indarrean egongo da.

  2. Aurreko urteko baimen sistemarekin alderatzen badegu, ordenantza honetan baimenduentzako erreserbatu den aparkaleku kopurua igo egin da.

  3. Portuko eremuak TAO izaten jarraituko du; baina baimenduak eta langileak bonoarekin orain arte bezela aparkatu ahal izango dute.

  4. Harritarteko aparkalekuan, behin ordutegi mugatua amaitzen denean, soilik baimenduek aparkatu ahal izango dute eta berdin gertatzen da Herrerieta kaleko edo Sahatsaga kalean dauden aprakmentu mugatuekin.

  5. Ibilgailu zerga herrian ordaintzen dutenak aparkatzeko baimena dohain  izango dute.

  6. Aldiz, ibilgailu zerga Getarian ordain du ez, baina Getarian erroldatuak, etxejabeak edo 30 egun baino gehiago etxebizitza alokatuta dutenek 30 euroko bonoaren truke baimena izango dute.

  7. Getarian lan egiten duten langileek berriz 15 euroko bonoa eskura dezaket portuko ermeuan aparkatu ahal izateko.

Gipzukoako Aldizkari Ofizialean argitaratzean 30 eguneko epea egongo da ordenantza berriari alegazioak ipintzeko.