(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO UDAL KIROLDEGIAK ESKALADARAKO BOULDERRA IZANGO DU AURRERANTZEAN

GETARIAKO UDAL KIROLDEGIAK ESKALADARAKO BOULDERRA IZANGO DU AURRERANTZEAN

Ost, 15/04/2021 – 13:20

Herriko hainbat eragilerekin aztertu ondoren Getariako Udalak eskaladako Boulder bat egin du kiroldegiko azken solairuan.

Azpeitiko Natural Progression izan da lanak egin dituen enpresa. Honenbestez, lanak amaitu dira eta gaur egun eskaintza berri hau martxan jartzeko prest dago GetariakoUdal  Kiroldegia.

  • Boulderraren erabilera:
  1. Eskola: Eskolako ordutan bertako haurrekin gorputz heziketako eta psikomotrizitatea lantzeko aukera paregabea eskaintzen du gune berri honek eta Kurtso berriarekin martxan jarriko da aukera hau. Eskola kiroleko entrenamentuetan ere aukera izango  da gune hau erabiltzeko.
  2. Kiroldegia: Irailetik aurrera judo,spinning,zumba…..eskaintzen diren moduan, ikastaroak eskainiko dira monitore baten laguntzarekin, Honela, zerbitzu bat gehiago eskainiko du kiroldegiak.
  3. Erabiltzaileak: Bai bazkide eta baita bazkide ez direnentzat ere, entrenamendurako edota aisialdirako gune berri bat ere izango da.
  • Ate irekiak

Datozen 2 asteetan, ate irekiak izango dira. Datorren larunbatean, gurasoen txanda izango da. Bertan,  gune honek aurkezten dituen aukera desberdinak aurkeztuko dira.

Hurrengo astearte, ostegun eta 2 larunbatetan, adin desberdinekin egingo dira ate irekiak, gunearen ezaugarriak eta erabilerak aurkezteko.

  • Bolondresak

Bolondres gisa herriko aditu lagun talde batek parte hartu du eta ate irekietan ere beraien laguntza izango dugu.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan bidelagun izan ditugun herriko bolondres guztiei.

  • Tarifak:

Kiroldegiko bazkideak dohain izango dute.

Eguneko sarrera 2 euro (Boulderra erabiltzeko soilik; dutxa barne)

Hilabeteko bazkide kuota 13 euro (Boulderra erabiltzeko soilik; dutxa barne).