(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

GETARIAKO KETA ASTE HONETAN ERE EZIN IZAN ZUEN EZER POSITIBORIK EKARRI ANTZUOLATIK

GETARIAKO KETA ASTE HONETAN ERE EZIN IZAN ZUEN EZER POSITIBORIK EKARRI ANTZUOLATIK

Ast, 04/02/2014 – 01:00

3 eta 0-eko emaitzarekin esku hutsik etorri ziren Estala futbol zelaitik eta Aurrera de Ondarroari egin beharko dio aurre hurrengo astean.Hainbat hutsune medio, Ketak ez zuen bere partidarik onena jokatu. Antzuolak gogor hasi zuen partida eta 10. Minuturako penalti bat ere izan zuten alde. Baina Denis Aranburuk, bigarren asteburua jarraian, jaurtiketa gelditu eta bizirik mantendu zuen Keta. Ala ere, atsedenaldira , 1-0-eko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarrenean aldiz, Antzuolak atzera egin eta hutsuneak utzi zizkion Ketari. Berdintzeko aukerak ere izan zituzten baina 80. minutuan  bigarrena egin zuten etxekoek. Partida amaitu aurretik, behin betiko hirugarrena sartu zuen Antzuolak eta bertan behera geratu ziren getariarren asmo guztiak.Bigarren taldeak ere ahazteko moduko partida jokatu zuten. Bi jokalari gutxiagorekin, 1-3 emaitzarekin galdu zuten Beti Onaren aurka Mendibeltzen.Bestalde, asteburu honetako ezbeharra dela eta, Getariako Ketak besarkada bero bat bidali nahi dio Tolosako taldeari eta jokalariaren gertukoenei.