(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

Kirol plana

GETARIA PLANAK


5.PLANA  KIROL PLANA

Goizean ondo pasa uretako hainbat jarduerak egiten. Surf taula propioa badaukazu edo bat alokatu nahiko bazenu, Gaztetape hondartza aproposena da kirol hau egiteko,  dituen olatuak direla eta. Era berean, urpekaritza egin dezakezu, gure kostaldean dagoen itsas flora eta fauna ezagutzeko, laguntzailearekin edo zure kontura, baina jardueraren arabera, aurretiko ezagutzak eska diezazkizukete. Eguerdian indarrak berritu gure edozein jatetxetan jaten, eta arratsaldean ederki pasa ezazu kiroldegian aurkituko duzun boulder berrian. Uda garaian etortzen bazara, kayak bat alokatzeko aukera izango duzu, gure urez goza dezazun.