(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

NATURA EGUNA URRITZAREKIN

NATURA EGUNA URRITZAREKIN

Ast, 09/03/2021 – 13:16

Fecha:
Larunbata, 13 Martxoa, 2021 – 11:30

Hilabete honetan ere Urritzak, Getariako udalaren elkarlanean, ekintza berri bat prestatu du Getariako gaztetxoentzat!

Udaberria ate joka dugunez, zuhaitzak landatzera gonbidatzen zaituztegu, neurri guztiak errespetatuz noski.

Ekintza martxoaren 13an izango da (larunbata) goizeko 11:30etan eta elkartzeko lekua herriko plazan izango da.

Hilabete honetako ekintza LH4 eta LH5ekoentzat egongo da zuzendua .

 

Beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, horretarako bidali haurren izen abizenak Urritzako gmailera, urritza.ae@gmail.com.

Izen emateko azken eguna martxoaren 11a izango da.

Beraz, animatu herrian zehar zuhaitzak landatzera!!!

 

URRITZA AISIALDI ELKARTEA