(+34) 943 896 024 (8:00 - 15:00) udala@getaria.eus

SAN PRUDENTZIO JAIAK: BALORAZIOA.

SAN PRUDENTZIO JAIAK: BALORAZIOA.

Iga, 27/04/2014

Auzoko jaiak amaituta, sortu berri den auzo elkarteak balorazio positiboa egiten du aurtengo jaien inguruan. Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, jende ugari gerturatu da San Prudentziora eta aurtengoan auzotarren artean giro berezia sortu da.Ostiralean hasi ziren jaiak Mus Txapelketarekin. Bertan 50 lagunek parte hartu zuten eta giro bikaina izan zen. Goizeko ordu txikitan amaitu zen saioa eta irabazleak Jose Mari Egaña eta Agerreko Prontxio izan ziren, Agote Handiko Garbiñe eta Joxeri irabazi ondoren.Larunbateko protagonistak haurrak izan ziren. Giroak lagundu ez arren, talde polita gerturatu zen tailerretara. Eguraldiari aurre egiteko txokolatada ere izan zen eta jarraian parrilladaren inguruan afari-merienda egin zuten bertaratutako guztiek. Gaualdera, erromeria ere izan zen urteroko moduan.Igandean, apirilak 27, goizeko 10.30tan Diana eskaini zuten Gazte Alaiak taldeak. Auzoko baserri inguruak ere txistuz girotu zituzten. Ondoren txistulariak eliz atarian, San Prudentzio Martxa eta Erretreta jo zituzten. 11etan auzoko ermitan, Meza ospatu zen. Meza ondoren, Getariako Gure Txeru Taldeko dantzariek erakustaldi polita egin zuten eta jarraian berriz ere, auzokoek prestatutako Parrillada ospatu zen, oraingo honetan Getariako Bertsolariek girotuta. Hiru bertsolari gazte getariarrek giro polita sortu zuten.   Arratsaldean, urteroko legez, Herri Kirolen jaialdi berezia ospatu zen. Bertan izan ziren Landarbide, Aratz Mugerza, Hodei Ezpeleta (Bihurri) eta Idoia Etxeberria.Amaitzeko, San Prudentzio egunean, apirilak 28an, Meza Nagusia ospatu zen auzoko ermitan eta eliza jendez beteta izan zen. Honelaxe amaitu dira aurtengo jaiak.